Egoitzaren Gainean

Zerbitzu Kartak

ZERBITZU KARTA Bermeoko Udalak bere herritarrei eskaintzen deutsezan zerbitzu guztiak jasotzen dituen eta horiek egiteko moduan hartutako konpromisoez jakinarazten duen dokumentua litzateke.

Udal zerbitzuak eraginkortasunez eskaintzeko, konpromisoen betepen maila, zein emaitzak adierazteko eta erabiltzaileen eskubide zein parte hartzeko aukeren berri emoteko baliabidea dira, Zerbitzu Kartak.

Urte birik behin edizio barri bat publikatzen da, urte bitan jorratutako lanaren hausnarketa eginda berrikuntza eta aldaketa barriak jasotzeko. Gehienez 4 hilebetero konpromisoen betepen maila zein hartutako neurriak eguneratzen dira web gunean.

Nori doa zuzenduta?

Herritar guztiei. Hori dala ta, Udalak azken zerbitzu karta, eskaintzen dituen zerbitzu guztiak bat eginda jorratu dau, 7. Edizio honetan:  Berhaz (HAZ), Kultur Zerbitzuak,  Liburutegia, Udaltzaingoak eskaintzen dituenak, Behargintza, Gizarte Ongizaterako Zerbitzuak, Kirol Zerbitzuak, Euskera Sailak eskaintzen dituenak eta Gazteriakoak, bateratuta eskaini ditu, herritarrek eduki ditzaketen beharrizan guztietara heltzeko asmoz.

Bermeoko Udalaren zerbitzu kartaren edukia

Zerbitzu Kartaren 7-2.edizinoa