Herritar Karpeta

Herritar Karpeta

Herritarren karpeta, ziurtagiri digitalaren bitartez edo NANeren bitartez aurretiaz identifikatuta, Udalak guri buruz erregistratuta dituen datu batzuk ikus ditzakegun lekua da. Ia kasu guztietan baimentzen da kontsultatutako datuen oinarrizko formatu bateko eta sinadura bako inprimaketa. Kasu batzuetan agiriak formatu ofizialean eta sinadura digitalarekin inprima daitezke eta honek edozein erakundetan aurkeztu ahal izateko moduko baliodun agiri bihurtzen ditu. Azkenez, kontsultaren izaerak uzten duenean, simulazioak egiteko aukera eskaintzen du; esaterako ordainketa bat zatikatzea, ibilgailu baten alta edo baja eta abar.

GARRANTZITSUA: Atal honetan, sarreran identifikatutako pertsonaren datuak baino ez dira erakutsiko.

Atal honetan ikus daitezkeen datuak honakoak dira:

Nire datuak: Erroldako (hauek erroldatze agiria inprimatzeko aukerarekin), zergetako eta hauteskundeetako (hautesle- errolda) datuak. Jakinarazpenetarako helbideen kontsulta ere sartzen da eta erregistratuta ditugun banku helbideratzeak ere bai.

Zergak, tasak eta beste batzuk: Udalaren zergei dagozkien datuen kontsulta, edozein tasarena (zerbitzu prestazioa eta herri-jabariaren okupazioa) eta isun eta zehapenenak.

Nire espedienteak: Aribideko eskaeren kontsulta (egin gabe daudenak gauzatzeko aukerarekin) eta baita Udalarekin une honetan dauden espedienteen (prozedurak) egoeraren kontsulta ere. Espedienteak kontsultatzeko atalean gainera, dokumentazio gehigarria eransteko aukera dago, erantsitako edozein agiri kontsultatzeko eta prozedura izapidetzearen ondorioz sortutako dokumentazioa kontsultatzeko.

Ordainagiriak kontsultatzea: Edozein ordainagiritara sartzeko (kontsulta) aukera dago. Ordaindu gabe daudenak edo kobratutakoak hautatzeko aukera ematen du eta bilatzen ari garen ordainagiriaren izaera. Kasu guztietan bikoiztutakoak inprima daitezke eta batzuetan ekintza batzuk simula daitezke, esaterako ordainketa zatikatzea.

Jakinarazpenak: Jakinarazpenak kontsultatu ahal izango dira aurretik jakinarazi gabeak edo jakinarazita daudenak ikusi nahi ditugun hautatuz gero. Jakinarazita daudenetan, bere garaian sinatu zen hartu izanaren jakinarazpena kontsultatzeko aukera dago. Jakinarazi gabeetan jakinarazpenaren jaso izanaren agiria sina daiteke.

Agiriak egiaztatzea: Udalak sinadura digitalarekin emandako edozein agiriren benetakotasuna egiaztatzea ahalbideratzen du. Agiria zuzena bada, dagokion sinadura digitalarekin deskargatzen eta inprimatzen uzten du.

Ediktuak eta iragarkiak: Udalaren, beste administrazio batzuen (tokikoa, erkidegokoa eta estatukoa) eta beste erakunde batzuen ediktu eta jakinarazpenak argitaratuko diren iragarki-taula digitala. Azken hauek administrazioaren atal izan gabe, administrazioaren iragarki tauletan euren ediktu eta iragarkiak argitaratzeko aukera dutenak dira (notaritzak, jabetza erregistroak eta abar).