Erregistro Elektronikoa

Erregistro Elektronikoa

Erregistro elektroniko edo telematikoa Udaleko erregistro orokorraren bide elektronikoa da eta izaera orokorreko eskaera bat modu telematikoan aurkeztu ahal izatea ahalbideratzen du; hau da, etxetik aurkez zenezake, udaleko herritarren arreta zerbitzura bertaratu gabe. Berau erabiltzea Udaleko erregistro orokorrean fisikoki aurkeztearen ordezkoa da.  

Zerbitzu hau eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan dago eraginkor, arrazoi teknikoak direla- eta egiten diren etenaldietan izan ezik.

Betebehar teknikoak

Nor zaren dioen ziurtagiri digitala behar izango duzu. Egoitza Ezagutzea > Identifikazio eta Sinadura Sisteman atalean, administrazio honekin on-line izapidetzeak egiteko balio duten ziurtagiri digitalak zeintzuk diren eta zelan eska ditzakezun adierazten da. Ziurtagiri digital honek, beste gauza askoren artean, orrialde honetatik eskaera digitala egiteko aukera emango dizu eta baita egoitza honetako herritarren karpetatik edo izapidetzeen ataletik erabilgarri dauden izapidetze guztiak egiteko ere.

Ziurtagiria balioduna izan beharko da, hau da, ez da iraungita egon behar ezta eman duen aginteak atzera botata ere. Software moduan ez badaukazu ipinita zure nabigatzailean, txartel kriptografikoak irakurtzeko irakurgailua beharko duzu.

Ziurtagiri digitalek internetez egiten diren transakzioen legezkotasuna bermatzen dute eta agiriak elektronikoki sinatzen uzten dute, legezko baliozkotasuna emateko.

Erregistro elektronikoan eskaera bat aurkezteko pausuak

  1. Aukera ezazu izapidetzea.
  2. Bete ezazu inprimakia eta beharrezkoa bada, PDF euskarriko agiriak erantsi.
  3. Sina ezazu elektronikoki inprimakia
  4. Erregistroak PDF euskarriko inprimaki bat bueltatuko dizu eta bertan ohar zenbakia, data eta ordua eta egiaztatzeko eta berreskuratzeko beharko duzun egiaztatze-kodea jasoko dituzu.
    Gorde edo inprima ezazu erregistro zigilua duen orria, egindako eragiketaren ziurtagiri moduan balioko dizu- eta.

Kontuan izan beharko duzu erregistroaren zigiludun orria ez jasotzeak, edo transmisioan errore edo hutsen bat egon dela adierazten duen mezua jasotzeak hartzerik ez dela egon esan nahiko duela eta beste une baten aurkeztu beharko dela edo beste bide batzuk erabilita.  

Erregistro elektronikoko sarrerak kontsultatzea:

Nire espedienteak zerbitzuak zure bideetatik (aurrez aurre edo elektronikoki) udalaren erregistroan egin dituzun sarrerak kontsultatzen utziko dizu.

Erregistroaren kontsulta zerbitzura sartzea

Agirietako egiaztatze-kode elektronikoaren bitartez ere, erregistro elektronikoko ziurtagirietara sar zaitezke eta euren egiazkotasuna frogatu, agirien balioztatze zerbitzua erabilita.

Egutegia eta epeak zenbatzea

Epeak zenbatzeari dagokionez, prozedura berezietan araututakoa izan ezik, egun baliogabe baten aurkeztutakoa hurrengo egun balioduneko zero ordu eta segundo baten egin dela ulertuko da. Agiriak elektronikoki aurkezteak ez du inola ere suposatuko legez ezarritako eperik aldatzea.

Udaleko erregistro elektronikoko eraginetarako egun baliogabetzat hartuko dira, Autonomia Erkidegoko jaien egutegi ofizialean adierazitako jai egunak eta herri honetako jai egunak. Egutegi hau egoitza elektronikoan argitaratuta dago.

Erregistro elektronikoaren beste ordezko bide batzuk

Bide elektronikoa erabilita aurkezteak borondatezko izaera dauka, beraz azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako lekuak erabiltzearen ordezkoa da, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 27. artikuluan aurreikusten diren salbuespenekin.