Egoitzaren Gainean

Egutegia eta epeak

Eusko Jaurlaritzak urtero jartzen du, legea, epe-zenbaketetarako zein egun baliogabeak xedatzen dituen urteko egutegia eta horretan oinarritzen da Udal egutegia.

2019rako Euskal Autonomi Elkartearen egutegi orokorra 2018ko irailak 14an ebatzi da eta irailaren 21ean 183. Zenbakia daroan BAOan argitaratu da.Ebazpena

Bermeoko Udaleko 2019ko egutegiko jai egunak

Arreta zuzena, Berhaz bulegoko egutegia

Epeen zenbaketa araubidea:

ORDUAK:

Legeetan edo Europar Batasuneko zuzenbidean beste zenbaketarik adierazi ezean, epeak ordutan jartzen badira, ordu baliodunak direla joko da. Baliodunak dira egun baliodun bateko ordu guztiak.

Ordutan adierazitako epeak orduz ordu eta minutuz minutu zenbatuko dira dena delako egintza jakinarazten edo argitaratzen den ordu eta minututik aurrera, eta ezin izango dira izan hogeita lau ordu baino gehiagokoak, hala izanez gero egunetan adieraziko baitira.

 EGUNAK:

  • Legez edo Europar Batasuneko zuzenbidean beste zenbaketarik adierazten ez den bitartean, epeak egunetan jartzen badira egun baliodunak direla ulertuko da; beraz, ez dira zenbatuko larunbatak, igandeak eta jaiegun izendatutakoak.
  • Epeak egun naturaletan adierazi badira, hala eskatzen duelako lege batek edo Europar Batasuneko zuzenbideak, datu hori jaso egin behar da jakinarazpenetan.
  • Egunetan adierazitako epeak zenbatzeko lehen eguna egintza jakinarazten edo argitaratzen denaren biharamuna izango da, edo administrazio-isiltasunez baiesten edo ezesten denaren biharamuna.
  • Epea hilabetetan edo urtetan jartzen bada, egintza jakinarazi edo argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera zenbatuko da, edo administrazio-isiltasunez baiesten edo ezesten den egunaren biharamunetik.

 Kasuz-kasu: 

  • Epearen amaierako hilabete edo urtean, jakinarazpena, argitalpena edo administrazio-isiltasuna gertatu den egun berean amaituko da epea. Muga-eguneko hilean ez bada hasierako egunaren baliokiderik, epea hilaren azken egunean bukatzen dela joko da. 
  • Epearen azken eguna egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea. 
  • Egun bat balioduna bada interesduna bizi den udalerrian edo autonomia-  erkidegoan, eta baliogabea administrazio-organoaren egoitzan, edo alderantziz, baliogabetzat hartuko da beti.
  • Epea igaro baino lehen egin behar du interesdunak epea luzatzeko eskaera, eta epearen barruan hartu behar da hari buruzko erabakia ere. Inoiz ez da luzatuko amaituta dagoen epe bat.   

Erregistro elektronikoaren araubidea: 

  • Aukera emango du dokumentuak aurkezteko urteko egun guztietan, eguneko hogeita lau orduetan.
  • Egun baliodunetan jarritako epeen zenbaketarako, eta interesdunek epeak betetzeari dagokionez, egun baliogabean aurkeztutakoa hurrengo egun balioduneko lehen orduan aurkeztutzat joko da, non eta arauren batek ez duen espresuki onartzen egun baliogabean jasotzea.
  • Egun baliogabean aurkeztu ziren ordu-hurrenkera berean aurkeztutzat joko dira dokumentuak. Egun baliogabean aurkeztutako dokumentuak, hurrenkera berean, hurrengo egun baliodunean aurkeztutakoak baino lehenagokotzat joko dira. 
  • Administrazio publikoek bete beharreko epeak zenbatzen hasteko, administrazio edo organismo bakoitzaren erregistro elektronikoan aurkeztutako data eta ordua hartuko dira kontuan. Betiere, dokumentua aurkeztu duenari komunikatu egin behar zaio zer data eta ordutan hasten den epea zenbatzen. 

Gorabehera teknikoren batek eragotzi badu dagokion sistemak edo aplikazioak ohi bezala funtzionatzea, arazoa konpontzen den bitartean, amaitu ez diren epeak luzatzea erabaki ahal izango du Administrazioak.

Egoitza elektronikoan argitara eman beharko du, bai gertatutako gorabehera teknikoa, bai bete gabeko epea zehazki zenbat luzatzen den.