Ongi etorri Egoitza Elektronikora

BERMEOKO UDALA ETXEAN BERTAN, ZAIN EGON, ILARA EGIN ETA ORDUTEGIRIK GABE

HASI AURRETIK!

Udalaren Egoitza Elektronikoan tramitatzeko BI BETEKIZUN soilik dituzu:

1.-  ONARTUTAKO ZIURTAGIRI ELEKTRONIKO bat eduki behar duzu.

2.- AUTOFIRMA softwarea instalaturik izan behar duzu.

Baldintza bi hauek bete dituzu? Prest zaude orduan Udalarekin elektronikoki aritzeko.

ZELAN DAGO ANTOLATUTA EGOITZA ELEKTRONIKOA?

 Bost ataletan sailkatzen da egoitza elektronikoa:

Egoitzaren gainean: Egoitza elektronikoa erabiltzerako orduan informazio interesgarria jasotzen da.

Herritar Karpeta: Udalak dituen herritar bakoitzari buruzko datuak kontsultatu daitezke, erroldako informazioa, egin dizkizun jakinarazpenak, eskariak eta hasita dituzun espedienteak. Gune berean dokumentuen egiaztapena egiten da.

Tramiteak: Udalaren tramiteen katalogoa.

Erregistro Elektronikoa: Udalean erregistro elektronikoa egiteko gunea da. Bertatik egindako sarrera eta irteera guztiak (bai bulegoan zein telematikoki) ikusteko aukera dago

Faktura elektronikoa: Faktura elektronikoa aurkezteko eta egoeraz jabetzeko Sarrera Puntu Orokorra da.

UDALEKO TRAMITEEI BURUZ

Edozein tramite egin behar denean, burutu aurretik, beharrezkoa den informazio guztia eskuragai daukazu Egoitza Elektronikoan. 

Tramiteak atalean dagoen udal katalogo osoan bakoitzaren xedea, baldintzak, tramitazio epea, administrazio-isiltasunaren eragina, organo ebazlearen identifikazioa, tasarik ordaindu behar den… eta izapide hori beharrezko berme eta jakite maila egokiaz egiteko, informazio guztia eskuratuko duzu.